MERKURIO
Blog honetan Merkurio planetari buruz informazioa, argazkiak, bideoak... jarriko dizkizuegu.
martes, 20 de diciembre de 2011
Sarrera
Merkurio Eguzkitik hurbilen dagoen planeta da eta Eguzki-sistemako txikiena,bere izena erromatar mitologiako merkurio jainkoagandik datorkio.
Atmosfera
Merkurio oso atmosfera fina dauka,tenperatura altuagatik eta planetaren grabitazio-indar txikiarengatik.Atmosfera honetako molekulek nahiko denbora gutxi irauten dute planetan: potasio edo sodio molekula baten bizia Merkurion hiru ordutakoa da, hau da, atmosfera hain fina daukanez partikulak oso azkar zeharkatzen dute. Karbono dioxidoa ere badauka, eta planetarik toxikoena dela diote.
Mercurioren atmosfera.
Mercurioren atmosfera.
Tenperatura
Merkurio oso planeta beroa da. Azalean batazbesteko tenperatura 4520 K-koa da (179 °C), baina egunetik gauera tenperatura 900 K (-183 °C) eta 706 K (427 °C) bitartean mugitzen da.
Gainazala
Merkurioren gainazala kraterez betea dago eta Ilargiaren antzeko itxura dauka. Ez dauka barne-aktibitaterik.
Planeta honen eraketaren ondoren meteorito-talka ugariko periodo bat izan zuen. Denboraldi horretan Merkurioren barne-aktbitateak magma jaurtitzen zuen, lautadak sortuz, nolabait Ilargiko itsasoen antzekoak.
Geologia
Merkurioko geologia Eguzki sistemako barneko planetetatik ezezagunena da. Horrela izatearen arrazoiak ezberdinak dira: Eguzkira dagoen distantzia eskasa eta horrek sondak bildaltzeko zailtasunak sortzen ditu,bai eta egun-gau zikloak Merkurion 58 lurreko egun irauten dituela. Horregatik "Mariner 10" NASAren sateliteak 1974 eta 1975an eginiko hiru bidaietan egunargia zen zonaldea bakarrik ikusi ahal izatea eragin zuen.
Barne egitura
Merkurioren dentsitatea Ilargiarena baino % 60 handiagoa da. Horrek barnean burdinezko nukleo handi bat duela adierazten du. Nukleo honek bolumenaren % 42 osatzen du (Lurrean nukleoaren bolumena % 17koa da). Nahiz eta proportzioan Lurrak baino burni-nukleo handiagoa izan, dentsitatea Lurrarena baino pixkat txikiagoa da, Lurrak 20 aldiz masa handiagoa duelako barneko nukleoa asko konprimatuz eta bertan dentsitatea igoz.
1.800 km-ko erradioko nukleoa inguratuz 600 km-ko mantua dago, eta ondoren, gainazala.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)